Zubiri Manteoko blog-a (Informatikako ikasleak kudeatuta)

2009 -ko Urtarrilaren 22-an Toulousera joan ginen,goi zikloko lehengo mailakoak eta bigarrengokoak, Airbus empresa bisitatu genuen, beraien lantegiak, Airbus 380 egiten ikusi genuen, hiru batera egiten ari ziren. Lehenengo autobusetik jetsita, bulego batera sartu ginen, bisita txartela jarri ziguten,sakelako telefonoa, bideoa eta argazki kamerak autobusaren maletategian uzteko gomendatu ziguten segurtasunagatik, ezin zirela argazkirik atera. Bulego hoietan froga gela erakutsi ziguten, non, ordenagailu eta kamera batzuen bidez kontrolatu dezakete zein egoerak jasaten duen hegazkin batek. Autobusera bueltatu ginen, Airbus enpresako esparrura sartu ginen, segurtasunezko bat sartu zen autobusean, ikusteko ea danok bisita txartela generaman ikusteko. Airbus biltegietara ailegatu ginen, igogailuetan sartu eta beira batetik eta pantaila batetik ikusi genituen, azafata baten azalpenekin. Bisita bukatu ondoren Toulouse hirira joan ginen. Jan genuen, buelta bat eman eta berriz ere gure Donostiara bueltatu ginen. informazioa